Hip-hip Urri!www.hiphipurri.org

> Europar proiektua <

Haur eta gazteekin kultura familian partekatzeko hila.

Hip-hip Urri! ekimena Donostian sortu da, beste hiri batzuetan ospatzen den October Children europar proiektuan oinarrituta.

6-14 urte bitarteko haurren eta beraien familien aisialdira eta kultur kontsumora bideratuta dago, eta urriko asteburuetan egingo da.
Donostiako kultur eskaintza zabala aintzat hartu eta harekin koordinatuz, kultur erakunde, instituzio eta pertsonen arteko lankidetza artistiko eta profesionala sustatzea du helburu. Besteak beste, Hip-hip Urri! ekimenari esker, eskaintza zabal hori doan izango da urrian adingabeentzat. Ekimenean interesa duten kultur espazio guztiek dute Hip-hip Urri!-n parte hartzeko aukera: museoek, arte-galeriek, liburutegiek, antzerki-taldeek, kultur ondarearen espazioek, interpretazio-zentroek... Jarduera horien bidez, adingabeen eta euren familien artean kultur kontsumorako ohiturak sustatu nahi dira.

Hip-hip Urri! 01

Europako beste hiri batzuekin lankidetzan jardun eta kultura trukatzea da Hip-hip Urri! ekimenaren beste zutabeetako bat. Izan ere, Europako Batzordeak 450 proposamen baino gehiagoren artean aukeratu zuen Hip-hip Urri!, eta lehen bost sailkatuen artean kokatzea lortu zuen.
Zalantzarik gabe, Hip-hip Urri!-October Children ekimenari esker, Donostiak kulturaren alde egiten duen apustu argia aitortuko da hirian bertan nahiz Europako proiekzioan; alabaina, horrez gain, FAMILIAN egindako kultur AISIALDIA kontsumitzeko bultzada ere ekarriko du. Ohitura horrek bizitza osoko ikaskuntza sustatzen du, eta jakin badakigu zer-nolako garrantzia duen horrek gizartearen aurrerakuntzarako, oparotasunerako eta gizarte-ongizaterako.

Zergatik Donostian?

  • Bertako kultur baliabideen indarrarengatik.
  • Europar proiekzioa duen egitasmo bati balioa emateko beharrezko gaitasuna eta izaera duelako.
  • Dagoeneko kultur eskaintza zabala duelako eta egitasmoari 4 proiektu pilotu eskainiko dizkiolako.

Horregatik guztiagatik, gure October Children-ak berezko izena dauka: Hip-hip Urri!

Hip-hip Urri! 02

Zertarako?

2013. urtean, bide luze baten lehenengo urratsa emango dugu:

  • lankidetza artistiko eta profesionalaren bidez
  • parte hartzen duten herrialdeen lankidetza logistikoaren bidez
  • eta finantza-lankidetzaren bidez

Kultur esperientzien europar sare batean sartuko da Donostia, eta honako hauek ahalbidetuko dizkigu horrek:

  • sorkuntza, irudimena eta tolerantzia sustatzea
  • kultur erakundeak estimulatzea, eskaintzen dituzten jardueren kalitatea indartzeko
  • familiako kultur kontsumoa areagotzea

Dena daukagu!

San Telmo Museoa. Aquariuma, Tabakalera, Itsas Museoa, Eureka!, Donostia 2016, Koldo Mitxelena, Euskadiko Orkestra, Donostiako Orfeoia, Musikene, Musika Bandak, Kultur Etxeak, Antzokia, Arte Galeriak, Jaialdiak, Kursaala, Miramar Jauregia, Boulevard-a, Konstituzio Enparantza, Parkeak, Hondartzak... eta askoz ere gehiago!
Hip-hip Urri! erakusleiho bizi eta balio anitza izango da; apropos-aproposa familian kultur kontsumoa sustatzeko, gure baliabideen indarra berraurkitzeko eta Europara zabaltzeko.

Artea

 
Antolatzailea
Ikertze

ikertze@ikertze.net
www.ikertze.org
T./F.; (0034) 943 310461
Txalupagillene 2, bajo
20009 Donostia - San Sebastián

Bultzazailea
  • Donostia 2016
Babesleak

 

Goierriko Udalak

  • Altzagako Udala
  • Aramako Udala
  • Beasaingo Udala
  • Gabiriako Udala
  • Idiazabalgo Udala
  • Itsasondoko Udala
  • Lazkaoko Udala
  • Legorretako Udala
  • Mutiloako Udala
  • Olaberriako Udala
  • Ordiziako Udala
  • Ormaiztegiko Udala
  • Segurako Udala
  • Zaldibiako Udala
  • Zegamako Udala
  • Zeraingo Udala

 

 

 

Laguntzaileak

  • Donostia Kultura
  • San Telmo Museoa
  • Victoria Eugenia
  • Untzi Museoa
  • Tamayo
  • Chillida Leku
  • Sagardo Etxea
  • Aquarium
  • Fnac
  • Oiasso
  • Petritegi
  • Kubo Kutxa Gizarte Ekintza
  • Museum Cemento Rezola
  • Idiazabal Turismo
  • Maushaus
  • Teatro Paraiso
  • Fantasiazko eta beldurrezko zinemaren astea